Itxi

Futbola

Erromako bere etxean

Heinze futbolariari bi kotxe eta bi ordenagailu lapurtu dizkiote

Erredakzioa

Lapurrak etxeko leiho batetik sartu ziren jokalaria eta bere familia lo zeuden artean. Bi autoetako bat poliziak aurkitu du jada.

  • Gabriel Heinze Argentinako selekzioarekin. Argazkia: EFE

Gabriel Heinze AS Roma taldeko jokalari argentinarrari lapurrak sartu zaizkio bere etxean eta bi ordenagailu eta bi auto lapurtu dizkiote. Italiako hiriburuko kanpoaldean (Casal Palocco auzoan) bizi da argentinarra eta gauean lapurrak sartu zitzaizkion etxera.

Lapurrak leiho bat behartuta sartu ziren etxera Romako jokalaria eta bere familia lo zeuden artean. Bi auto eta bi ordenagailu lapurtu zituzten Heinzeren etxetik. Jokalariak berak salatu zuen lapurreta hurrengo egunean.

Momentuz, ostutako bi autoetako bat berreskuratu du poliziak. Audi markako autoa Heinzeren etxebizitzatik oso urruti ez zegoen kale baten aurkitu zuten.