Itxi

Futbola

The Best

Lewandowski eta Bronze, 2020ko jokalari onenak

A.B. | EITB Media

Robert Lewandowskik jaso du FIFAk urteko jokalari onenari ematen dion gizonezkoen mailako 'The Best' saria. Emakumezkoen mailan Lucy Broze izan da irabazlea.

  • Robert Lewandowski

    Robert Lewandowski, Bayernekin sartutako go bat ospatzen. Argazkia: EFE

Robert Lewandowskik  eta Lucy Bronzek 2020ko jokalari onenen 'The Best' saria jaso dute. FIFAk urteko futbolari onenak saritzeko egiten duen ekitaldia Zurichen (Suitza) egin da, modu telematikoan.

Lewandowski Bayern Munich taldeko aurrelariak 32 urte ditu, eta talde alemaniarrarekin denboraldi itzela biribildu du, Bundesliga, Alemaniako Kopa, Alemaniako Superkopa, Txapeldunen Liga eta Europako Superkopa irabazita. Varsoviako futbolariak 15 gol sartu zituen 2019-2020 Txapeldunen Ligan eta txapelketako jokalari onena izan zen. 'The Best' saria jasotzen duen lehen jokalari poloniarra da Lewandowski.

Bronzek 29 urte ditu, eta gaur egun Manchester Cityn jokatzen duen arren, azken denboraldiak Olympique Lyonen jokatu ditu. 2019-2020 denboraldian, talde frantziarrak bosgarren Txapeldunen Liga irabazi zuen. Pernille Harder (Chelsea) eta Wendie Renard (Olympique Lyon) jokalarien aurretik aukeratu dute.