Itxi

Futbola

Aurreratutako partida

Bibotedunak, bere erronka handienaren aurrean

Erredakzioa

Gaueko hamarretan jokatuko da Hospitaleten eta Bartzelonaren arteko Errege Kopako partida.

  • Messi. Argazkia: EFE

    Messi. Argazkia: EFE

Hospitalet izan zen Errege Kopan Bartzelonari egokitu zitzaion taldea. Bigarren B Mailako taldeko jokalariek epikaren bila joango dira Bartzelonako taldearen kontra, eta bibotea moztu gabe aterako dira zelaira, “Movember” ekimenarekin bat egiteko. Ekimen hori gizonek izaten dituzten osasun arazoei (minbizia mota batzuk, esaterako) laguntzeko asmoz abiatu dute.
Hospitaleteko jokalariek badakite ia ezinezkoa izango dela Bartzelona mendean hartzea, baina kontziente dira futbolean edozer gerta daitekeela eta, hori dela eta, dena ematera aterako dira.
Bestalde, Guardiolak lehen taldeko 13 jokalari bakarrik izango ditu jokatzeko moduan, eta, ondorioz, harrobiko Deulofeu, Rafinha, Dos Santos, Tello eta Sergi Roberto jokalariak deitu behar izan ditu norgehiagokan parte hartzeko.