Itxi

Futbola

Berrerorlea?

Hospitalet, haserre Pintok txistu egin eta gol aukera eragotzi zuelako

Erredakzioa

UEFAk atezaina zigortu zuen txistu Kobenhavneko Santi aurrelariari aurrera egitea eragozteagatik. Sportingen aurka ere aulkitik txistu egin eta txartel horia ikusi zuen.

  • Pinto baloia aldentzen Hospitalet-Bartzelona partidan. Argazkia: EFE

Hospitaleteko aurrelaria den David Harok iradoki du Jose Manuel Pinto Bartzelonako atezainak txistu egin zuela bera area barruan bakarrik aurkitu zenean eta gol aukera eragotzi ziola. Pintok lehenago ere estrategia hau erabili izan du bai Txapeldunen Ligan baita BBVA Ligan ere.

Lehen zatia amaitzear zela Hospitaleteko David Haro jokalariak pase bat hartu zuen area barruan , txistu bat entzun zuen eta geldirik geratu zen. Kazetariek jokaldi honetaz galdetzerakoan Harok ez zuen Pintoren izenik esan nahi izan, baina kazetariei esan zien imajinatu dezaketela txistua nondik zetorren.

Pintori ere gai honetaz geldetu zioten eta Barçako atezainak honakoa erantzun zuen: "Norbait nire aurrean geldi geratzen denean niri begiratuko didate. Ez diot gaiari buelta gehiago eman nahi. Gutxienez zerbaitegatik nitaz gogoratzen dira".

Pinto UEFAk zigortu zuen 2010eko urrian Kobenhavnen aurkako partidan. Santin aurrelariak gol aukera izan eta geldirik geratu zen txistu bat entzun zuelako. UEFAk kasua aztertu zuen eta Pinto erruduntzat jo, ondorioz bi partidako zigorra ezarriz Bartzelonako atezainari.

2011. urteko otsailean Bartzelonak Sportingen aurka jokatutako partidan Pinto aulkian zegoen eta txartel horia ikusi zuen aulkitik txistu egiteagatik. Epaileak aktan jarri zuen Pintok txistu egin zuela.