Futbola
2013ko Eurokopa
21 urtez azpiko Espainiako selekzioak erraz hartu du mendean Estonia
Erredakzioa
Rodrigo Morenok "hat-tricka" lortu du. Play offetara zuzenean sailkatzeko aukerekin jarraitzen du Espainiak.
-
Espainiako selekzioa-Estonia. Argazkia: EFE
21 urtez azpiko Espainiako selekzioak Estoniakoa erraz gainditu du (6-0) eta bere multzoko lidergoari eutsi dio 2013ko Eurokoparako txartela bideratuta utziz. Rodrigo Moreno izan da onena, “hat-tricka” lortu du. Play offetara zuzenean sailkatzeko aukerekin jarraitzen dute espainiarrek.
Fitxa teknikoa:
ESPAINIA: De Gea; Montoya, Bartra, Planas; Romeu (Koke, 57'), Muniesa, Thiago, Cuenca (Illarramendi, 65'), Sarabia, Isco eta Rodrigo (lvaro Vazquez, 70').
ESTONIA: Meerits; Veis, Podholjuzin, Reintam, Liivamgi; Paponov, Jahhimovits, Tenno, Peitre (Kaldoja, 85'), Prosa (Hannes Anier, 59'), eta Henri Anier (Jahhimovits, 79').
Golak:
1-0, 3', Rodrigo.
2-0, 7', Rodrigo.
3-0, 45', Rodrigo.
4-0, 59', Isco.
5-0, 90', Vázquez.
6-0, 90+3', Sarabia.