Futbola
Lagunartekoa Wembley zelaian
Ingalaterra-Espainia (1-0): Munduko txapeldunen porrota
Erredakzioa
Capelloren mutilek irabazi dute lagunartekopa Frank Lampardek bigarren ztaiko aurreneko minutuetan lortutako golari esker. Del Bosqueren mutilek ezin izan dute Hart atezaina gainditu.
-
Ingalaterra-Espainia (1-0). Argazkia: EFE
Fabio Capellok zuzendutako Ingalaterraren aurka 1-0 galdu du Espainiak Wembley futbol zelaian. Ingalaterraren gola bigarren zatiko laugarren minutuan lortu du Frank Lampard kapitainak. Chelsea taldeko jokalariak aldaratze bat ederki aprobetxatu du eta partidako gol bakarra egin du.
Espainiako selekzioa nagusi izan da partida osoa zehar, baina Vicente del Bosqueren mutilek ezin izan dute golik lortu. Cescek eta Villak aukera paregabeak izan dituzte, baina Hart atezaina bikain egon da. Espainiak azken minutura arte berdinketa bilatu du, baina Capelloren mutilek amrkagailuari eutsi diote.
. Fitxa teknikoa:
1 - Ingalaterra: Hart, Glen Johnson, Jagielka, Jones (Rodwell, 57. minutuan), Cole, Parker Walker, 85. minutuan), Lescott, Milner (Adam Johnson, 76. minutuan), Walcott, Lampard (Barry, 57. minutuan) eta Bent (Welbeck, 64. minutuan).
0 - Espainia: Casillas (Reina, 46. minutuan), Arbeloa, Sergio Ramos (Puyol, 74. minutuan), Pique, Jordi Alba, Busquets (Fernando Torres, 64. minutuan), Xabi Alonso, Xavi (Cesc, 46. minutuan), Iniesta (Cazorla, 74. minutuan), Silva (Mata, 46. minutuan) eta Villa.
Gola: 1-0, 49v: Lampard.