Itxi

Futbola

2012ko Eurocopa

Kroazia, Txekiar Errepublika, Irlanda eta Portugal, sailkatuta

Erredakzioa

Bigarren aukeran euren kanporaketak irabazi dituzte. Eurokoparako zozketa abenduaren 2an egingo da Kieven (Ukrainia)

  • Portugal, txartela ospatzen. Argazkia: EFE

    Portugal, txartela ospatzen. Argazkia: EFE

Portugal, Txekiar Errepublika, Irlanda eta Kroazia selekzioek Ukrainian eta Polonian jokatuko den Eurokoparako txartela eskuratu dute (ekainaren 8tik uztailaren 1era).

Aurretik sailkatuta zeuden selekzioak: Polonia, Ukrainia, Espainia, Holanda, Alemania, Italia, Ingalaterra, Errusia, Grezia, Suedia, Danimarka eta Frantzia.


Zozketa abenduaren 2an egingo da Kieven (Ukrainia). Talde buruak anfitrioiak eta Espainia eta Holanda izango dira. Bigarren ontzian Alemania, Italia, Ingalaterra eta Errusia egongo dira eta hirugarrenean Grezia, Suedia, Danimarka eta Frantzia. Azkenengoan, Portugal, Txekiar Errepublika, Irlanda eta Kroazia.

Bigarren aukera, emaitzak:

Kroazia 0 - Turkia 0 (joanekoan, 3-0)
Montenegro 0 - Txekiar Errepublika 1 (joanekoan, 0-2)
rlanda 1 - Estonia 1 (joanekoan, 4-0)
Portugal 6 - Bosnia 2 (joanekoan, 0-0)