Futbola
Premier League
Luis Suarezi jokaera arrazista izatea leporatu diote
Erredakzioa
Ingalaterrako futbol federazioak jokalaria salatu du, Patrice Evra Manchester Unitedeko jokalariaren kontra erakutsitako jokabide arrazista dela eta.
-
Suarez eta Evra. Argazkia: EFE
Ingalaterrako futbol federazioak arrazakeria sustatu izana leporatu dio Luis Suarez Liverpooleko aurrelariari. Ustez, Uruguaiko jokalariak jokaera arrazista erakutsi zuen Patrice Evra Manchester Unitedeko jokalariaren kontra.
Suarezek errugabea dela esan du eta, Liverpoolekin batera, bista bat eskatuko du, bere burua defendatzeko. Ingalaterrako federazioak adierazi duenez, ustez, Uruguaiko aurrelariak bere jatorri etnikoari, bere koloreari eta bere arrazari erreferentzia eginez iraindu zuen Evra.