Futbola
Talde andaluziarraren bertsioa
Granada-Mallorca: Aterkinak marrazaina jotzea istrupua izan zela diote
A.B.
Erredakzioa
Talde andaluziarrak dio aterkinak ihes egin ziola harmailetan zegoen gazte bati eta marrazaina jotzea kasualitatea izan daitekeela. Lehiaketa Batzordeak honen gaineko erabakia hartuko du astezkenean.
-
Javier Rodriguez Aguilar, Granada-Mallorca partidan aternkida jaso zuen marrazaina. Argazkia: EFE
Igandean jokatu zen Granada-Mallorca partida bertan behera geratu zen 60. minutuan aterkin batek bi marrazainetako bat jo eta zauritu zuenean. Epaileak erabaki hori hartu zuen eta Lehiaketa Batzordea asteazken honetan batzartuko da gai honen inguruan erabaki bat hartzeko.
Azken egunetan asko hitz egin da gai honen inguruan eta orain Granadak dio istrupa bat izan zela. Talde andaluziarrak dio Los Carmenes zelaiko harmailetatik erori zen aterkinak gazte bati ihes egin ziola. Granadaren argudio da gazte hori eskuetan aterkinaren kirtenarekin geratu zela eta guztia istripu bat izan zela.
Ustez aterkina bota zuen gaztea Poliziak atxilotu zuen, baina jada aske utzi dute eta bere tutorearekin dago 15 urteko mutil magrebtarra.