Itxi

Futbola

Eurokopa

Espainiaren aurkari izan litezkeen hamabi taldeak

Erredakzioa

Ostiral honetan egingo da Eurokopako zozketa, Ukrainako Arteen Jauregian, Kieven.

  • Alemania-Ingalaterra, artxibozko irudia. Argazkia: EFE

    Alemania-Ingalaterra, artxibozko irudia. Argazkia: EFE

12 talde dira Espainiaren aurkari posibleak, besteak beste Alemania eta Ingalaterra.

2. ontzia

Alemania: Mesut Ozilen eta Bastian Schwensteigerren talde bertutetsua aurkaririk gogorrenetako bat izango da.
Italia: Sailkapen-fasean ez du partidarik galdu, bi gol bakarrik jasota gainera.
Ingalaterra: Fabio Capelloren taldeak ez du lehenengo hiru partidetan Wayne Rooney jokatzeko moduan izango.
Errusia: Andrey Arshavin da talde honetako mehatxu nagusia; multzoko lehenengoa izan da Errusia sailkatze fasean.

3. ontzia

Kroazia: Luka Modric Tottenhameko jokalariak gidatzen du taldea.
Grezia: 2004ko Eurokopan titulua eskuratu zuen eta zortzi urte geroago berriz lortzen saiatuko da.
Portugal: Cristiano Ronaldoren, Naniren eta Peperen taldeak bigarren aukeran lortu zuen Eurokoparako sailkatzea.
Suedia: Zlatan Ibrahimovicen selekzioa multzo guztietako bigarrenetan onena izan zen, eta horregatik egin zuen aurrera.

4. ontzia:

Danimarka: Bere Eurokopa bakarra 1992an lortu zuen, eta aurten lan ona egin nahi du.
Frantzia: Frank Riberyren eta Karim Benzemaren taldeak zailtasun handiak izan zituen sailkapen-fasean.
Txekiar Errepublika: Bigarren aukeran egin zuen aurrera, Montenegro mendean hartuta.
Irlanda: Robbie Keaneren taldeak duela 24 urte hartu zuen parte azkenezkoz.