Futbola
Zozketako emaitzak
2012ko Eurokopa: Espainia, Italia, Irlanda eta Kroazia, C multzoan
A.B.
Erredakzioa
B multzoan izango da hurrengo faserako sailkapena lortzeko zailtasun handiena duena bertan baitaude Holanda, Danimarka, Alemania eta Portugal. Polonia-Grezia partidarekin hasiko da txapelketa.
-
Michel Platini UEFAko presidentea Eurokopako garaikurrarekin zozketako unean. Argazkia: EFE
Ostiral honetan Ukrainako Kiev hirian burutu da Poloniak eta Ukrainak batera antolatzen duten 2012ko Eurokopako zozketa. Sailkatu diren hamasei taldeak lau multzotan banatuta geratu dira zozketaren ostean.
Txapelketako lehen partida Polonia-Grezia izango da ekainaren 8an arratsaldeko 18:00etan. Bestalde, B multzoa da aurkari gogorrenak dituena; Holandak, Danimarkak, Alemaniak eta Portugalek osatzen dute.
Espainiari dagokioenez C multzoan dago eta Italia, Irlandako Errepublika eta Kroazia izango ditu aurkari. Espainia-Italia izango da multzo honetako lehen partida eta ekainaren 10ean jokatuko da 18:00etan.
Antolatzaileek zorte ezberdina izan dute zozketan. Polonia pozik atera da zozketatik A multzoan egomgo baita Greziarekin, Txekiar Errepublikarekin eta Errusiarekin batera. Ukrainari ez zaio multzo erraza egokitu, ordea. D multzoa Ukrainak, Ingalaterrak, Suediak eta Frantziak osatzen dute.
Hauek dira 2012ko Eurokopako multzoak:
A multzoa
Polonia
Grezia
Txekiar Errepublika
Errusia
B multzoa
Holanda
Danimarka
Alemania
Portugal
C multzoa
Espainia
Italia
Irlandako Errepublika
Kroazia
D multzoa
Ukraina
Suedia
Frantzia
Ingalaterra