Futbola
Samaniegon
17 urteko gazte bat atxilotu dute epaile bati ostikada emateagatik
Erredakzioa
Epaileari bizkarrean ostikada eman zion jokalariak, eta zauritua Logroñoko ospitalera eraman behar izan zuten.
Laguardiako Ertzain-Etxeko agenteek 17 urteko gazte bat atxilotu zuten epaile bati ostikada bat emateagatik. Gazte mailako jokalariak jokoa geldituta zegoelarik eman zion ostikada bizkarrean epaileari lekukoek diotenez, eta zauritua Logroñoko ospitalera eraman behar izan zuten anbulantzian. Samaniegon jokatu zen norgehiagoka eta gazteari lesio delitua leporatu diote.