Futbola
Bi aste bajan eman ditu
Tito Vilanova entrenamenduetara itzuli da
Erredakzioa
Bartzelonako bigarren entrenatzailea bajan egon da bi astetan, parotida guruinean arazo bat zuela eta ebakuntza egin eta gero.
-
Tito Vilanova. Argazkia: EFE
Tito Vilanova Bartzelonako bigarren entrenatzailea entrenamenduetara itzuli da asteazken honetan, parotida guruinean ebakuntza egin eta bi astetara. Oraindik ez du medikuaren alta jaso, eta datozen egunotan erabakiko du Santiago Bernabeuko partidara joango den.
Bi aste bajan eman eta gero, Vilanova entrenamenduetara itzuli da, taldekideen txaloen eta besarkaden artean. Bigarren entrenatzailearekin batera, Adriano ere itzuli da taldekideekin.