Publizitatea
Itxi

2021/03/15

14:08

Futbola

Qatar 2022

Unai Simon, Iñigo Martínez, Oyarzabal eta Bryan Gil deitu ditu Luis Enriquek

EITB MEDIA

Grezia, Georgia eta Kosovoren kontra jokatuko du Espainiako selekzioak hil amaieran. Hiru egun geroago Kopako finala jokatuko da.

  • Luis Enrique

    Luis Enrique

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Luis Enrique Martinez Espainiako hautatzaileak Qatar 2022ko Munduko Txapelketako sailkatze partidetarako deialdia iragarri du gaur goizean.

Bertan Athleticeko Unai Simon eta Iñigo Martinez, Realeko Mikel Oyarzabal eta Eibarreko Bryan Gil izango dira.

Granadako Los Carmenes futbol-zelaian Greziaren kontra jokatuko dute hilaren 25ean, Tiflisen Georgiaren aurka 28an eta Sevillako La Cartujan 31n Kosovoren kontra hirugarren eta azken partida.

Hiru egun geroago Kopako finala jokatuko da.

DEIALDI OSOA

ATEZAINAK: David De Gea (Manchester United/ING), Unai Simon (Athletic Club), Robert Sanchez (Brighton/ING).

DEFENTSAS: Pedro Porro (Sporting de Portugal), Eric Garcia (Manchester City/ING), Sergio Ramos (Real Madril), Diego Llorente (Leeds United/ING), Iñigo Martinez (Athletic Club), Jordi Alba (Bartzelona) eta Jose Gaya (Valentzia).

ERDILARIAK: Rodri Hernandez (Manchester City/ING), Sergio Busquets eta Pedri (Bartzelona), Thiago Alcantara (Liverpool/ING), Koke Resurreccion eta Marcos Llorente (Atletico Madril), Sergio Canales (Betis) eta Fabian Ruiz (Napoli/ITA).

AURRELARIAK: Gerard Moreno (Vila-real), Ferran Torres (Manchester City/ING), Mikel Oyarzabal (Real Sociedad), Alvaro Morata (Juventus/ITA), Bryan Gil (Eibar) eta Dani Olmo (Leipzig/ALE).

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena