Futbola
Joaneko partida
Kopa: Albacetek ezustekoa eman du Atletico Madrili 2-1 irabazita
A.B.
Erredakzioa
Etxeko taldea 1-0 irabazten hasi zen. 48. minutuan hamar jokalarirekin geratu zen Bigarren B Mailako taldea. Zurdok 2-0ekoa sartu zuen eta Adrianek penaltia huts egin, baina 2-1ekoa sartu zuen.
-
Albaceteko jokalariak Atletico Madrilen aurka lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Bigarren B Mailako taldea nagusi izan zen partidan zehar eta 30. minuturako 1-0 aurreratu zen. Callek egin zuen gola penaltiz. 1-0ekoarekin iritsi zen partida atsedenaldira. Bigarren zatian kontrolpean izan zuen partida Albacetek nahiz eta 48. minutuan hamar jokalarirekin geratu ziren. Nuñezek penaltia egin zion Juanfrani eta txartel gorria ikusi zuen. Adrianek egin zuen jaurtiketa eta langa gainetik kanpora bidali zuen. 60. minutuan Atletico Madrileko Dominguezek txartel gorria ikusi zuen eta bi minutu beranduago Zurdok 2-0ekoa sartu zuen Albaceterentzat. Adrianek penalti huts egin zuen, baina 71. minutuan 2-1ekoa sartu zuen aldeak murrizteko.
Partida Albaceteren aldeko 2-1eko emaitzarekin bukatu zen eta guztia Vicente Calderonen jokatuko den itzulerako partidan erabakiko da. Dena den, argi dgo Albacetek kinka larrian jarri duela Atletico Madril.
Fitxa teknikoa:
2 - Albacete: Alvaro Campos, Rocha, Castillo, Santamaria, Zurdo, Tete (Añon, m.81), Candela (Ramon, m.74), Miguel Núñez, Adria, Victor Curto (Colorado, m. 57), Calle.
1 - Atletico Madril: Asenjo, Manquillo (Miranda, m.68), Dominguez, Pulido, Antonio Lopez, Salvio, Assunçao, Koke, Juanfran, Pizzi (Pedro Martin, m. 68) eta Adrian.
Epailea: Teixeira Vitienes.
Golak: 1-0: Calle, penaltiz. (30') 2-0: Zurdo (62') 2-1: Adrian (71').