Itxi

Futbola

Etorkizun paregabea du

Mario Götzek irabazi du 'Golden Boy' saria

Erredakzioa

Borussia Dortmund taldeko jokalari alemaniarrak Thiago Alcantara eta Eden Hazard gainditu ditu Europako jokalari gazte onenaren saria lortzeko.

  • Mario Götze. Argazkia: EFE

    Mario Götze. Argazkia: EFE

Mario Götze alemaniarrak eskuratu du ‘Golden Boy’ saria, Europako etorkizunik oparoena duen jokalariaren saria hain zuzen ere. Borussia Dortmund taldeko jokalariak Bartzelonako Thiago Alcantara eta Eden Hazard belgikarra gainditu ditu.

Götzek 19 urte ditu eta Alemaniako selekzioan partidak jokatu ditu. Iaz, Manchester City taldeko Mario Balotellik lortu zuen saria.

‘Tuttosport’ aldizkari italiarrak eskaintzen duen sariko palmaresan, besteak beste Rooney, Aguero, Van der Vaart, Messi, Anderason eta Pato agertzen dira.