Itxi

Futbola

Finantza-arazoak

Mallorca ez da desagertuko

Erredakzioa

Hartzekodunek taldearekin zuten zorraren % 50 kitatzea eta hartzekoa (13 milioi euro, gutxi gorabehera) bost urtetan kobratzea onartu dute.

  • Mallorcako taldea, artxibozko irudia. Argazkia: EFE

    Mallorcako taldea, artxibozko irudia. Argazkia: EFE

Mallorca ez da desagertuko; izan ere, hartzekodunek zorraren % 50 kitatzea eta hartzekoa (13 milioi, gutxi gorabehera) bost urtetan kobratzea onartu dute. Horri esker, Mallorcako taldearen biziraupen ekonomikoa bermatuta dago, baina 40 milioiko zorrari egin behar dio aurre. 13 milioi 200 hartzekodunek kobratuko dituzte, urteka, eta beste 27ak Zerga-agentziari eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharko dizkio.

"Mallorcako zaleentzat egun izugarria da gaurkoa, pozik egotekoa. Aurrerantzean, gastuak murriztu behar izango ditugu, zorrak ordaintzeko eta gure konpromisoei erantzuteko", adierazi du Jaume Cladera taldeko zuzendari eta aholkulari juridikoak.

Klubaren arabera, zorra hamar urtetan kitatuko dute, betiere aurrekontuetan orekari eusten badiote.