Itxi

Futbola

Zurrumurruak amaitu dira

Chelseak ez du Torres salduko

Erredakzioa

Londreseko taldearen entrenatzaileak, André Villas-Boasek, aurrelaria ez dutela ezeren truke salduko adierazi du.

  • Fernando Torres. Argazkia: EFE

    Fernando Torres. Argazkia: EFE

André Villas-Boas Chelseako entrenatzaileak ostegun honetan adierazi duenez, Londreseko taldeak ez du salduko Fernando Torres. Honekin, Atletico Madrilen aurrelari ohia beste talde batera joango den zurrumurruak amaitu dira. "Ez da egia. Sentitzen dut", esan du Portugaleko entrenatzaileak.

Torres urtarrilean heldu zen Chelsea taldera 57,6 milioi euroren truke, baina ez du espero zuten etekinik eman. Iaz gol bakarra lortu zuen eta aurten lau bakarrik sartu ditu. Hori dela eta, Villas-Boasen konfiantza galdu du.

Torresen beste arazo bat bere taldekideak dira, Didier Drogba eta Daniel Sturridge aurrelariak, besteak beste, denboraldi izugarria egiten ari baitira. Espainiako jokalariak gero eta minutu gehiago ematen ditu aulkian, eta joan den astelehenean Manchester Cityren kontra jokatutako partidan ez zuen parte hartu ere egin.