Futbola
Yokohaman (Japonia)
Santos-Bartzelona (0-4): Barçak Kluben Munduko Txapelketa irabazi du
Erredakzioa
Messi, Xavi eta Cesc Fabregas izan dira golegileak. Barçaren erakustaldia izan da.
FC Bartzelonak Kluben Munduko Txapelketa irabazi du finalean Santos talde brasildarrra 4-0eko markagailuarekin mendean hartuta. Neurketa Japoniako Yokohaman jokatu da.
Hasieratik nagusi izan da Guardiolaren taldea eta Neymarren Santosek ezin izan du ezer egin. Messi, Xavi eta Fabregas izan dira golegileak. Bigarren Kluben Munduko Txapelketa da Barçarentzat; 2009. urtean Estudiantes argentinarra gainditu zuten katalanek.
Fitxa teknikoa:
4 - Bartzelona: Valdes; Puyol (Fontas, 85'), Pique (Mascherano, 56'), Abidal; Alves, Busquets, Xavi, Thiago (Pedro, 78'); Iniesta, Cesc; eta Messi.
0 - Santos: Rafael; Danilo (Elano, 30'), Edu Dracena, Bruno Rodrigo, Durval, Leo; Henrique, Arouca, Ganso (Ibson, 83'); Borges (Kardec, 78') eta Neymar.
Golak:
1-0. 17': Messi;
2-0 24': Xavi;
3-0 45': Cesc;
4-0 82': Messi.