Futbola
Lidergoan jarraitzen du
Espainiak urteko talde onenaren titulua jaso du, laugarren aldiz
Erredakzioa
Vicente del Bosqueren selekzioak sailkapenaren buruan jarraitzen du eta Herbehereek, Alemaniak, Uruguaik eta Ingalaterrak osatzen dute aurreko boskotea.
-
Espainiako selekzioa. Argazkia: EFE
Espainiako selekzioak, Munduko eta Europako txapeldunak, laugarren aldiz lortu du urteko talde onenaren saria, FIFAko sailkapenaren lehen postuari eutsita.
Aurreko boskoteak ez du aldaketarik izan eta, horregatik, Holandak, Alemaniak, Uruguaik eta Ingalaterrak postu berberean jarraitzen dute. Brasilek seigarren postuan jarraitzen du eta Argentina, berriz, hamargarren postuan kokatu da.