Itxi

Futbola

Ofiziala

Valentziak entrenatzaile kargutik kendu du Javi Gracia

EITB Media

Salvador Gonzalez 'Voro' izango da teknikaria denboraldia amaitu arte.

  • Javi Gracia

    Javi Gracia

Valentzia Futbol Taldeak komunikatu baten bitartez Javi Gracia nafarra entrenatzaile kargutik kendu duela iragarri du eta bide batez, Salvador Gonzalez 'Voro' izango dela teknikaria berria denboraldia amaitu arte baieztatu du.

Santander Liga amaitzeko lau partida falta direnean Valentziak 36 puntu ditu, jaisteko postuak 6ra besterik ez; Huescak eta Elx taldek 30 puntu dituzte eta Eibarrek 26.

Jokoan izan diren azken 18 puntuetatik 3 soilik lortu dituzte eta sailkapenean geroz eta beherago daude. Asteburuan hil edo biziko neurketa jokatuko dute noren eta 31 puntu dituen Valladoliden kontra.

Egungo egoera konpontzeko eta zulora ez jaisteko Salvador Gonzalez 'Voro' deitu dute. Klubeko ordezkaria eta managerra da gaur egun eta horrelako egoera ez da berria Vororentzat, iaz Albert Celades ordezkatu behar izan zuen eta.