Publizitatea
Itxi

2021/05/03

20:43

Futbola

ZIGORRAK

Premier Leaguek neurriak hartu ditu beste Superliga bat saihesteko

A. A. | EITB MEDIA

Ligako 20 taldeetako jabeek gutun bat sinatu beharko dute, Premier taldearen nukleoarekin konprometituta, eta hori ez betetzeak zigorrak ekarriko ditu.

  • Manchester City eta Tottenhameko jokalariak.

    Manchester City eta Tottenhameko jokalariak. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ingalaterrako Premier League txapelketak hainbat neurri ezarriko dizkie klubei, Europako Superliga berri bat sortzea saihesteko.

Big Six (Sei Handiak) multzoa osatzen duten taldeek (Manchester City, Manchester United, Liverpool, Chelsea, Tottenham Hotspur eta Arsenal) martxan jarritako egitasmoaren parekoak ezin direla onartu adierazi du astelehen honetan Premier Leaguek.

Hartutako neurri nagusiaren arabera, ligako 20 taldeek jabeen gutun bat sinatu beharko dute, Premierren muinarekin konpromisoa adierazteko, eta hori ez betetzeak zigorrak ekarriko lituzke. Gainera, kirolaren printzipioak babesteko eta lehiaketa irekia ziurtatzeko arau eta ekimen berriak sortuko dira.

"Azken bi asteetako gertaerek Ingalaterrako futbola kolokan jarri dute, eta Premier Leaguek futbol profesionalaren printzipioak ziurtatzeko hainbat neurri prestatu ditu: piramide irekia, kirol merituaren eta kirol zuzentasunaren bidezko progresioa. Neurri horiek etorkizunean lehiaketa apurtzaileen mehatxua gelditzeko diseinatuta daude", esan du Premierrek ohar batean.

"Zaleekin eta haien ordezkariekin hitz egiteko konpromisoa hartzen dugu, Erresuma Batuko Gobernuarekin eta Federazioarekin irtenbideak bilatzeko lanean ari garen bitartean. Protesta guztiak baketsuak izatea eskatzen dugu", gaineratu du.

Albiste hau Old Trafforden jazotako istiluen ostean iritsi da. Aipatu liskarretan, 200 zalek estadioan sartzea lortu zuten, eta ondorioz, Liverpoolen aurkako partida bertan behera geratu zen.

"Old Trafforden gutxiengo baten ekintzek ez dute inolako justifikaziorik eta Premier Leaguek, Federazioakk eta Poliziak ikertu egingo dute", erantsi du Premierrek bere oharrean.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena