Itxi

Futbola

Gaur, zozketa

Reala B, Athletic B eta Amorebieta, aurkariaren zain

EITB Media

Algeciras, Burgos, UCAM Murtzia, Eivissa eta Badajoz izango dituzte hiru euskal taldeek Bigarren Mailara igotzeko gainerako aurkariak.

6:46
Amorebietako jokalariak garaipena ospatzen.

Realaren eta Athletic Cluben bigarren taldeak eta SD Amorebieta sailkatuta daude Bigarren Mailara igotzeko faseko azken kanporaketa jokatzeko.

Algeciras CF, Burgos CF, UCAM Murtzia CF, UD Ibiza-Eivissa eta CD Badajoz dira zozketan izango diren beste bost taldeak.

Zortzi talde eta lau txartel Bigarren Mailan izateko. Bilbao Athleticek eta Sansek badakite zer den maila horretan jokatzea; ez, ordea, Amorebietak.

Zozketan Ligako sailkapena izango dute kontuan; beraz, ondoen sailkatu direnen arteko partidarik ez da egongo.