Futbola
Urtarrilaren 9an Zurichen
Messi, Xavi eta Cristiano Ronaldo, Urrezko Baloiaren zain
Erredakzioa
Gaur burutuko da sari banaketa 19:00etatik aurrera. Mourinho, Guardiola eta Ferguson ariko dira entrenatazile onenaren saria jasotzeko lehian.
-
Lionel Messi. Argazkia: EFE
Astelehen honetan, urtarrilaren 9an burutuko da Zurichen (Suiza) 2011. urteko Urrezko Baloia sariaren gala. Xavi Hernandez (FC Barcelona), Lionel Messi (FC Barcelona) eta Cristiano Ronaldo (Real Madrid) dira sari hau jasotzeko izendatutako jokalariak.
Gala hau eguerditik jarriko da abian, baina sari banaketa 19:00etan hasiko da FIFAk iragarritakoaren arabera. Entrenatzaile onenaren sarirako Josep Guardiola (FC Barcelona), Jose Mourinho (Real Madrid) eta Alex Ferguson (Manchester United) dira hautagaiak.