Itxi

Futbola

Gaur, 21:00etan

Vila-real eta Manchester United, Europa Ligako tituluaren bila

A. B. E. | ETB Media

Espainiako taldeak Erresuma Batukoaren aurka jokatuko du final asteazken honetan Arena Gdansk estadioan, 21:00etan.

  • Arena Gdansk

    Arena Gdansk, Europa Ligako finala jokatuko den estadioa. Argazkia: EFE

Vila-realek eta Manchester Unitedek Europa Ligako finala jokatuko dute asteazken honetan, 21:00etan, Arena Gdansk (Polonia) estadioan. Espainiako taldeak ez du inoiz Europa mailako titulurik eskuratu.

Vila-realen aldetik Vicente Iborrak ezingo du finala jokatu, min hartuta baitago; Samu Chukwueze parte-hartzea kolokan dago, eta Juan Foyth prest izango du Unai Emery entrenatzaileak. Hamaikakoan ez da berritasun handirik espero: Foythek hasieratik jokatuko du defentsa-lerroko eskuin hegalean, eta Gero Rulli egongo da atepean, atezain argentinarrak babestu baitu Vila-realen atea txapelketa honetan.

Europa Liga duela lau urte irabazi zuen Manchester Unitedek, Suedian. Titulu hau bigarrenez irabazi nahi du, eta klubari nazioarteko bederatzigarrena eman. Ole Gunnar Solskjaerrek zuzentzen duen taldea da faborito nagusia. Harry Maguire kapitainak ez du finala jokatuko, lesionatuta baitago. Erdiko defentsa postuan jokatzen duen futbolari ingelesaz gain, Ingalaterrako taldeak ez du baja garrantzitsurik. Hamaikakoan egongo dira, Bruno Fernandes, Edison Cavani, Marcus Rashford, Paul Pogba, Scott McTominay eta Fred, besteak beste. Maguire jokatzeko prest ez dagoenez, Lindelof eta Eric Bailly egongo dira defentsa-lerroaren erdialdean, Aaron Wan-Bissaka eta Luke Shaw hegaletan, eta David De Gea izango da atezaina.

Ustezko hamaikakoak:

Vila-real: Rulli, Foyth, Albiol, Pau Torres, Pedraza, Capoue, Trigueros, Parejo, Gerard Moreno, Bacca eta Moi Gomez edo Yeremi Pino.

Manchester United: De Gea; Shaw, Bailly, Lindelof, Wan-Bissaka; Fred, McTominay, Fernandes; Pogba, Rashford eta Cavani.

Epailea: Clement Turpin (FRA).

Zelaia: Arena Gdansk.

Ordua: 21:00etan.