Publizitatea
Itxi

2021/05/26

23:59

Futbola

Manchester Unitedi irabazita

Vila-real, Europa Ligako txapeldun

A. B. E. | EITB Media

Unai Emeryk zuzentzen duen taldeak garaipena lortu du finalean Manchester Uniteden aurka. Partida eta luzapena bana berdinduta amaitu dira, eta penalti jaurtiketetan irabazi du Vila-realek.

  • Vila-real

    Vila-realeko jokalariak, titulua ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Vila-real da Europa Ligako txapelduna, finalean Manchester United mendean hartuta. Unai Emeryk zuzentzen duen taldeak penalti jaurtiketetan lortu du garaipena, arauzko 90. minutuak eta luzapena 1-1 berdinduta amaitu ondoren.

Hasieran, Manchester United izan da nagusi. Ingalaterrako taldea baloiaren jabe egin da, eta Vila-reali sufritzea tokatu zaio. Hala ere, Gerard Morenok gola sartu du (1-0) 29. minutuan, Dani Parejoren erdiraketa sare barrura errematatuta.

Bigarren zatian hobeto zelairatu da Vila-real, baina Manchester Unitedek neurketa berdindu du Edinson Cavaniren golari esker (1-1). Castelloko taldea ez da beste gol bat sartzeko gai izan, bigarren 45 minutuetan nagusi izan arren. Ondorioz, partidak luzapena izan du. Luzapena ere golik gabe bukatu da, eta irabazlea penalti jaurtiketen bidez erabaki da.

Ikuskizun bikaina eman dute Vila-realek eta Manchester Unitedek penalti jaurtiketetan. Gerard Moreno, Dani Raba, Paco Alcacer, Alberto Moreno, Dani Parejo, Moi Gomez, Raul Albiol, Francis Coquelin, Mario Gaspar eta Pau Torres Vila-realeko jokalariek sare barrura bidali dute baloia; bestalde, Juan Mata, Alex Telles, Bruno Fernandes, Marcus Rashford, Edinson Cavani Fred, Daniel James, Luke Shaw, Axel Tuanzebe eta Victor Lindelof Manchester Unitedeko futbolariek ez dute huts egin hamaika metroko puntutik. Atezainei egokitu zaie orduan jaurtitzea: Gero Rullik gola sartu du eta jaurtiketa gelditu dio David De Geari. Ondorioz, Unai Emeryk zuzentzen duen taldeak eskuratu du titulua.

Fitxa teknikoa:

1 (11)- Vila-real: Rulli, Foyth (Mario Gaspar, 88. min), Albiol, Pau Torres, Pedraza (Alberto Moreno, 88. min), Capoue (Raba, 120. min), Parejo, Trigueros (Moi Gomez, 77. min), Yeremi (Paco Alcacer, 77. min), Gerard Moreno eta Bacca (Coquelin, 60. min).

1 (10) - Manchester United: De Gea, Wam-Bissaka (Mata, 120. min), Lindelof, Bailly (Tuanzebe, 116. min), Shaw, McTominay (Alex Telles, 120. min), Pogba (James, 116. min, Bruno Fernandes, Rashford, Greenwood (Fred, 101. min) eta Cavani.

Golak: 1-0, 29. min: Gerard Moreno. 1-1, 55. min: Cavani.

Penalti jaurtiketak: Gerard Moreno: gola (1-0). Mata: gola (1-1). Raba: gola (2-1). Alex Telles: gola (2-2). Paco Alcacer: gola (3-2). Bruno Fernandes: gola (3-3). Alberto Moreno: gola (4-3). Rashford: gola (4-4). Parejo: gola (5-4). Cavani: gola (5-5). Moi Gomez: gola (6-5). Fred: gola (6-6). Albiol: gola (7-6). James: gola (7-7). Coquelin: gola (8-7). Shaw: gola (8-8). Mario Gaspar: gola (9-8). Tuanzebe: gola (9-9). Pau Torres: gola (10-9), Lindelof: gola (10-10). Rulli: gola (11-10): De Gea: huts: (11-10).

Epailea: Clement Turpin (FRA). Txartel horia atera die Capoue eta Foyth Vila-realeko jokalariei, baita Bailly eta Cavani Manchester Unitedeko futbolariei ere.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;