Itxi

Futbola

Ofiziala

Zidanek taldea utziko duela konfirmatu du Real Madrilek

L. E. A. | EITB MEDIA

Bere lekua betetzeko hautagaien artean Massimiliano Allegri eta Antonio Conte italiarrak, Joachim Löw alemaniarra eta Raul Gonzalez bigarren taldeko entrenatzailea dira izenik aipatuenak.

  • Zinedine Zidane

    Zinedine Zidane. Argazkia: Efe.

Real Madrilek ofizial egin du Zinedine Zidanek ez duela lehen taldea entrenatzen jarraituko, aurtengo denboraldia titulurik irabazi gabe amaitu ostean. Entrenatzaileak berak hartutako erabakia da, eta klubak "esker ona" agertu nahi izan dio "erakutsitako profesionaltasunagatik".

"Zidane Real Madrileko mito handietariko bat da, eta bere legenda jokalari eta entrenatzale gisa lortutakoez haratago doa. Jakin badaki zaleen bihotzean dagoela eta Real Madril beti izango dela bere etxea", adierazi dute ohar batean.

Bere ibilbidea Castillako entrenatzaile moduan hasi ostean, Zidane lehen taldearen ardura hartu zuen 2018ko urtarrilaren 4an, Rafael Benitezen lekua hartuta. Lehen garai horretan 149 partida zuzendu zituen, 105 garaipen, 28 berdinketa eta 16 berdinketa lortuta. Txapeldunen Liga hiru aldiz jarraian irabazi duen lehen entrenatzailea da. Horrez gain, Liga bat, Europako bi Superkopa, Espainiako bat eta kluben arteko bi mundial irabazi ditu.

Orain, kluba entrenatzaile berri baten bila dabil, kirol proiektu berri bat abian jartzeko. Massimiliano Allegri eta Antonio Conte italiarrak, Joachim Löw alemaniarra eta Raul Gonzalez bigarren taldeko entrenatzailea dira izenik aipatuenak. Zidanen etorkizunari dagokionez, ez dago batere argi frantziarrak zer egingo duen. 2018an Real Madril utzi zuenean ez zuen beste talderik entrenatu.