Futbola
Hiru Urrezko Baloi jarraian
Messi: 'Erretiroa hartu baino lehen, Argentinan jokatu nahi dut'
Erredakzioa
Bartzelonako jokalariak amets hori "bete" egingo duela adierazi du.
-
Lionel Messi. Argazkia: EFE
Lionel Messi aurrelari argentinarrak erretiroa hartu baino lehen bere herrialdean jokatu nahi duela adierazi du, 24 urterekin bere hirugarren Urrezko Baloia lortu eta gero.
"Europan Bartzelonan jokatu nahi dut. Betiko geratuko nintzateke hemen. Zenbat eta denbora gehiago, hobeto, oso eroso eta maitatua sentitzen naizelako. Dena den, erretiroa hartu baino lehen Argentinan jokatu nahi dut. Amets bat da eta bete egingo dut", aitortu du jokalari argentinarrak Olé kirol-egunkariak asteazken honetan argitaratu duen elkarrizketan.
Bestalde, Messik azaldu duenez, "asko gustatu" zitzaion Zurichen Urrezko Baloia Ronaldoren eskutik jasotzea. "Eszenatokiko pantailari begira geratu nintzen, bere golak ikusten. Harrigarria. Izugarrizko aurrelaria da, beti pozik dagoena. Ohore bat da saria bere eskutik jasotzea".