3. Maila
IV. eta XV. multzoak
Hirugarren Maila: Gernika eta Peña Sport, lidergoa mantentzeko asmoz
Erredakzioa
Asteburu honetan bigarren itzuliko bigarren jardunaldia jokatuko da. XV. multzoan partida ikusgarria jokatuko dute Izarrak eta Peña Sportek, liderra hirugarren sailkatuaren aurka.
IV. multzoan Gernika da liderra eta Urdaibaiko taldeak lehen postua mantentzea du helburu. Play-off postuetan dauden Zallak, Barakaldok eta Laudiok ez dituzte postu eroso horiek galdu nahi. Posizio horietara iritsi nahi duten taldeak Portugalete, Beasain eta Leioa. Saikapenaren behealdetik Balmasedak, Vitoriak eta Hernanik puntuak behar dituzte arnasa pixka bat hartzeko. Zarautz KE azken sailkatua da eta garaipena behar du salbazio postuetara gerturatzeko.
XV. multzoan Peña Sport eta Mutilvera daude lidergoan 47na punturekin eta goialdean jarraitu nahi dute. Izarra dago hirugarren postuan lehen bi saikatuengandik hiru puntura. Tudelanok ixten du play-off postua 41 punturekin. Partida interesgarria jokatuko dute Izarrak eta Peña Sportek Izarran igande honetan 16:30ean.
21. jardunaldiko partidak IV. multzoan:
14/01 15:45 Zarauzko KE - SD Beasain
14/01 16:00 CD Hernani - CD Elgoibar
14/01 17:00 SCD Durango - CD Laudio FSR
14/01 17:00 SD Zamudio - Balmaseda FC
14/01 17:30 Zalla UC - CD Basconia
14/01 18:00 SD Leioa - SD Gernika
15/01 11:15 Santutxu FC - Deportivo Alavés B
15/01 11:30 Club Portugalete - CD Lagun Onak
15/01 16:45 CD Vitoria - Arenas Club
15/01 18:00 SD Eibar B - Barakaldo CF
21. jardunaldiko partidak XV. multzoan:
14/01 15:30 CD Iruña - UDC Txantrea
14/01 16:00 CD Aoiz - UCD Burladés
14/01 16:00 CD Cortes - CD Lourdes
14/01 16:15 CD Oberena - AD San Juan
14/01 16:30 UD Mutilvera - CD Idoya
15/01 16:00 CD Aluvión - CD Huarte
15/01 16:00 Club Atlético Cirbonero - CD Azkoyen
15/01 16:00 CD Tudelano - CD Pamplona
15/01 16:15 CD Murchante - CD Valle de Egüés
15/01 16:30 CD Izarra - Peña Sport FC