Futbola
Liderrarengandik bost puntura
Bartzelonak kostatako garaipena lortu du Betisen aurka (4-2)
Erredakzioa
Talde katalana 2-0 irabazten hasi zen, baina andaluziarrek norgehiagoka berdintzea lortu zuten. 71. minutuan hamar jokalarirekin geratu zen Betis eta orduan erabaki zuten partida blaugranek.
-
Mariok (Betis) txartel gorria ikusi zuen 71. minutuan. Argazkia: EFE
Bartzelonak uste baino gehiago kostat irabazi zion Betis Camp Noun. Blaugranek 4-2 irabazi zuten eta Real Madrilengandik bost puntura jarraitzen dute.
Etxeko taldeak ondo ekin zion partidari eta 12. minuturako 2-0 irabazten zebiltzan Xaviren eta Messiren golei esker. Betisek, ordea, ez zuen etsi eta Ruben Castrok 2-1ekoa sartu zuen 32. minutuan. Bigarren zatiko 52. minutuan Roque Santa Cruzek 2-2koa sartu zuen eta partida oso irekita egon zen. Azken 20 minutuetan, ordea, Betis hamar jokalarirekin geratu zen epaileak Mario egotzi baitzuen. 75. minutuan Alexisek 3-2koa sartu zuen eta Messik 4-2koa sartu zuen penaltiz 85. minutuan.
Fitxa teknikoa:
4 - Bartzelona: Valdes; Puyol, Mascherano, Abidal; Busquets, Xavi, Iniesta (Adriano, m.88), Cesc (Thiago, m.83); Alexis, Messi eta Cuenca (Alves, m.46).
2 - Betis: Casto; Isidoro, Dorado, Mario, Nacho; Cañas, Iriney (Roque Santa Cruz, m.46); Salva Sevilla (Matilla, m.57), Jefferson Montero, Ruben Castro eta Molina (Ustaritz, m. 73).