Itxi

Futbola

Euro (D multzoa)

Kroaziak aukerekin jarraitzen du, Txekiarekin bana eginda

L. E. A. | EITB MEDIA

Txekiak aurrea hartu du lehen zatian penaltiz egindako golari esker. Bigarrenaren hasieran, Perisicek banakoa egin du.

  • Kroazia - Txekiar Errepublika partida

    Kroazia - Txekiar Errepublika partida. Argazkia: Efe.

Kroaziak final-zortzirenetan sartzeko aukerei eutsi die Txekiar Errepublikarekin bana egin ostean.  Kroaziarrek partida eskasa egin dute ate aurkaria baino gutxiago izan dira ia partida osoan. Sailkapena azken jardunaldian jokatuko dute, Eskoziaren aurka.

Ivan Perisicek bigarren zatian egindako golak Kroaziarrak Eurokopatik kanpo geratzea ekidin du. Kroaziako taldeak ez du Errusiako munduko txapelketan erakutsitako maila eman, orduan txapeldunorde izan ziren.

Txekiarrek gertuago izan dute garaipena, batez ere Schickek lehen zatian egindako golaren ostean. Hala ere, ezin izan du garaipena lortu. Hala ere, hanka bat hurrengo kanporaketan dute. Hirugarren partidan Ingalaterra izango dute aurkari.

Fitxa teknikoa

1 - Kroazia: Dominik Livakovic; Sime Vrsaljko, Dejan Lovren, Domagoj Vida, Josko Gvardiol; Luka Modric, Mateo Kovacic (Marcelo Brozovic, 87. min); Ivan Perisic, Andrej Kramaric (Nikola Vlasic, 62. min), Josip Brekalo (Luka Ivanusec, 46. min); eta Ante Rebic (Bruno Petkovic, 46. min).

Hautatzailea: Zlatko Dalic

1 - Txekiar Errepublika: Tomas Vaclik; Vladimir Coufal, Tomas Kalas, Ondrej Celustka, Jan Boril; Tomas Holes (Alex Kral, 63. min), Tomas Soucek; Lukas Masopust (Adam Hlozek, 63. min), Vladimir Darida (Antonin Barak, 87. min), Jakub Jankto (Petr Sevcik, 74. min); eta Patrik Schick (Michael Krmencik, 75. min).

Hautatzailea: Jaroslav Silhavy

Golak: 0-1, 38. min: Patrik Schick, penaltiz. 1-1, 47. min: Ivan Perisic.