Itxi

Futbola

IGOERAKO PLAY-OFFA

Rayo Vallecano Santander Ligara itzuliko da (0-2)

A. A. | EITB MEDIA

Andoni Iraolak zuzentzen duen taldeak kanporaketari buelta ematea lortu du, joaneko partidan 1-2 galdu ostean.

  • Rayo Vallecanoko jokalariak elkar besarkatzen.

    Rayo Vallecanoko jokalariak elkar besarkatzen. Argazkia: EFE

Rayo Vallecanok Santander Ligara igotzea erdietsi du igande honetan, Gironari 0-2 irabazita, SmartBank Ligako promozioko itzuliko partidan, Alvaro Garcia eta Oscar Trejoren golekin.

Madrilgo taldeari zail jarri zitzaion kanporaketa duela astebete, 1-2 galdu baitzuen etxean, baina hari buelta ematea lortu du, nahiz eta bat gutxiagorekin jokatu duen 56. minututik aurrera; izan ere, Emiliano Velazquez uruguaitarrak bigarren txartel horia ikusi du. Aitzitik, katalanen eraso guztiei eusteko gai izan dira azken ordu erdian.

Horrela, Andoni Iraola usurbildarrak entrenatzen duen taldea Lehen Mailara itzuliko da, ligan lehen eta bigarren postuan bukatu zuten Espanyol eta Mallorcarekin batera.

 Fitxa teknikoa:

0 - Girona: Juan Carlos; Yan Couto (Aday Benítez, 66. min), Santi Bueno, Juanpe, Arnau (Stuani, 60. min), Franquesa (Antonio Luna, 77. min); Gumbau (Samu Sáiz, 46. min), Cristóforo (Ramon Terrats, 46. min), Monchu; Yoel Bárcenas eta Mamadou Sylla.

2 - Rayo Vallecano: Luca; Mario Hernández (Advíncula, 77. min), Velázquez, Catena, Fran García; Óscar (Iván Martos, 85. min), Santi Comesaña; Isi, Óscar Trejo (Qasmi, 77. min), Álvaro (Mario Suárez, 85. min); Andrés (Esteban Saveljich, 58. min).

Golak: 0-1, 7. min: Álvaro. 0-2, 46. min: Óscar Trejo.

Epailea: Javier Iglesias Villanueva. Txartel horiak: Yoel Bárcenas eta Juanpe (Girona); Óscar Trejo eta Catena (Rayo). Rayoko Velazquez jokalaria kanporatu du 2. txartel horia erakutsi ondoren (40. eta 56. min).