Itxi

Futbola

Neguko merkatua

Kameni ostegun honetan aurkeztuko dute Malagan

Erredakzioa

Kamerungo atezaina Espanyoletik joan da Malagara eta 2014ra arteko kontratua sinatuko du.

  • Carlos Kameni, artxibozko irudia. Argazkia: EFE

    Carlos Kameni, artxibozko irudia. Argazkia: EFE

Carlos Kameni atezain kamerundarra hurrengo orduetan helduko da Malagara eta ostegun honetan aurkeztuko dute taldeko jokalari bezala (La Rosaleda, 13:00). Espanyoleko jokalari ohiak 2014ra arteko kontratua sinatuko du, beste bi urtez luzatzeko aukerarekin.

Kamenik (27 urte) hamasei urterekin debutatu zuen, 1999an, Suitzako FC Sionen. Geroago Frantziara joan zen, Le Havre ACn eta AS Saint Étiennen jokatzeko. Azkenik, 2004an Espanyolera joan zen eta taldean egon den zazpi urteetan Errege Kopa bat eta UEFAko Kopako txapeldunorde izatea lortu du.