Itxi

Futbola

Final zortzirenak

Italiak luzapenera jo behar izan du Austria gainditzeko (2-1)

A. A. | EITB MEDIA

Italiarrak final-laurdenetara pasa dira arauzko 90 minutuetan hutsean berdindu eta denbora osagarria jokatu ostean.

  • Matteo Pessinak italiarren bigarren gola erdietsi duen unea.

    Matteo Pessinak italiarren bigarren gola erdietsi duen unea. Argazkia: EFE

Italia Eurokopako final-laurdenetarako sailkatu da Austriari luzapenean 2-1 irabazi ostean, Federico Chiesaren eta Matteo Pessinaren golekin.

Roberto Mancinik zuzentzen duen selekzioak sufritu egin du jardunaldiko beste kanporaketan Galesi erraz irabazi dion Danimarkarekin batera (0-4) hurrengo kanporaketan egoteko. Italiarrek hirutik hiru garaipen erdietsita gainditu zuten multzoen fasea, baina ezin izan du Austria azpiratu arauzko 90 minutuetan.

Ondoren, Chiesak 95. minutuan sartutako golarekin eta Pessinak 105. minutuan sartutako bigarrenarekin, final-zortzirenetako lehen ezustekoa saihestu du, Sasa Kalajdzicek aldea murriztu duen arren 115. minutuan. Final-laurdenetan, Belgikak eta Portugalek igande honetan jokatuko duten kanporaketako irabazlea izango dute aurkari italiarrek.

Fitxa teknikoa:

2 - Italia: Donnarumma; Di Lorenzo, Spinazzola, Acerbi, Bonucci; Verratti (Locatelli, 67. min), Jorginho, Barella (Pessina, 68. min); eta Insigne, Berardi (Chiesa, 84. min), Immobile (Belotti, 84. min).

1 - Austria: Bachmann; Dragovic, Hinteregger, Alaba, Lainer (Trimmel, 114. min); Sabitzer, Grillitsch (Schaub, 106. min), Baumgartner (Schopf, 90. min), Schlager (Gregoritsch, 106. min), Laimer (Ilsanker, 114. min); eta Arnautovic (Kalajdzic, 97. min).

Golak: 1-0: Chiesa, 95. min. 2-0: Pessina, 105. min. 2-1: Kaladjdzic, 114. min.

Epailea: Anthony Taylor (Ingalaterra). Txartel horiak: Di Lorenzo eta Barella (Italia) por parte de Italia; Arnautovic eta Hinteregger (Austria).