Futbola
Neguko merkatua
Tévez, PSGtik gero eta hurbilago
Erredakzioa
Jokalariaren agente komertziala, Kia Joorabchian, Parisen dago fitxaketa negoziatzen.
-
Carlos Tévez. Argazkia: EFE
BBC kate britainiarrak adierazi duenez, Carlos Tévez jokalari argentinarraren agente komertziala Parisera joan da ostegun honetan, Manchester Cityko aurrelariaren fitxaketa Paris Saint Germainekin negoziatzeko.
Kia Joorabchian, Tevezen agente komertziala, Leonardo PSGko kirol-zuzendariarekin batuko da fitxaketa hau gauzatu ahal izateko. Zurrumurruak duela denbora asko hasi ziren, hain zuzen ere Manchester Cityk eta Bayern Munichek Txapeldunen Ligan jokatu zuten partidan; izan ere, aurrelari argentinarrak partida jokatzeari uko egin zion.
Ingalaterrako taldeak milioi bat euroko isuna jarri zion Tevezi eta, ordutik aurrera, aurrelaria kanporatzeko modua bilatzen ari da. Milan, Inter eta PSG taldeek agertu dute jokalariarenganako interesa, baina badirudi Pariseko taldea besteekin aldea hartzen ari dela.