Itxi

Futbola

Peperen erasoari buruz

Guardiola: 'Nahi gabe izan zela esan badu, berak jakingo du'

Erredakzioa

"Ofizioz ekin? Ez da nire lana", adierazi du Bartzelonako entrenatzaileak. Horrela, Pepe zigortzeko Lehiaketa Batzordeari ofizioz ekitea eskatzeko aukera baztertu du Guardiolak.

  • Pep Guardiola Bartzelonako entrenatzailea. Argazkia: EFE

    Pep Guardiola Bartzelonako entrenatzailea. Argazkia: EFE

Pepek Messiri nahita edo nahi gabe zapaldu ote zion galdetu diote Pep Guardiola Bartzelonako entrenatzaileari kazetariek. "Nahi gabe izan zela esan badu, berak jakingo du. Berak bakarrik daki hori. Nahi gabe egin zuela esan badu, ba nahi gabe egingo zuen", azaldu du kataluniarrak.

Gainera, Bartzelonak Lehiaketa Batzordeari Pepe ofizioz zigortzea eskatuko ez diola ziurtatu du Guardiolak."Kluba mintzatu da dagoeneko. Ofizioz ekin? Ez da nire lana", adierazi du.

Busquets Marceloren aurka erabilitako irain arrazista eta Peperen erasoa alderatu ditu Jose Mourinhok prentsaurrekoan, baina Guardiolak ez du erantzun izan nahi. "Beste entrenatzaileen prentsaukorrekoei ez diet erantzunik ematen. Ez dut ezer esateko. Buruan Malaga dut, nahikoa garrantzitsua baita", erantsi du.