Futbola
Errege Kopa (final-laurdenak)
Bartzelona-Real Madril: Partida erabakiorra Camp Noun
A.B.
Erredakzioa
Norgehiagoka 22:00etan hasiko da. Barçak abantaila du 1-2 irabazi baitzuen Bernabeun jokatutako joaneko partidan.
-
Barça eta Real Madril Camp Noun lehiatuko dira asteazken honetan. Argazkia: EFE
Bartzelona eta Real Madril ariko dira aurrez aurre asteazken honetan Camp Noun (22:00etan) Errege Kopako final-laurdenetako itzulerari dagokion partidan. Joaneko neurketan 1-2 irabazi zuen Bartzelonak.
Talde blaugrana faboritoa da kanporaketa pasatzeko, baina Guardiolak argi du ez dela aurkariaz fidatzen. Hori helarazi nahi die bere jokalarie erlaxatu ez daitezen. Pepek jokatzekotan ea Figori gertatu zitzaion bera gertatuko zaion galdetu diote Guardiolari eta bere erantzuna honakoa izan da: "Figorekin gertatutakoa errepikatzen bada ez dugu ezer ikasi. Gure zaleak damututa daude egun hartan eman ziren bezalako portaerekin".
Bestalde, Real Madrilen argi daukate oso zaila izango dela kanporaketa pasatzea eta itzulerako partidatik daramaten desabantaila iraultzea. Mourinhok uste du aukerak dituztela aurrera egiteko, baina badakitela zein talderen aurka jokatzen duten eta zer nolako emaitzarekin doazen. Pepe fisikoki ondo egongo balitz Camp Noun hasierako hamaikakoan egongo zela ere zihurtatu du Mourinhok. Urak nahasita datoz etxe zurian. Mourinhok taldea ekainean utziko duela esaten duten albisteak daude, aldagelan barneko gauzak prentasri filtratzen dizkion norbait dagoenaren zurrumurrua era badago eta aldagela barruan taldetxoak daudela ere esaten da.
Ustezko hamaikakoak:
Bartzelona: Pinto; Abidal, Puyol, Pique, Alves; Xavi, Iniesta; Busquets; Cuanca, Alexis eta Messi.
Real Madril: Casillas; Arbeloa, Sergio Ramos, Varane (edo Pepe), Marcelo; Xabier Alonso, Lass, Di Maria, Ozil (edo Kaka); Cristiano Ronaldo eta Benzema.