Itxi

Futbola

Klasikoa

Bartzelonaren bazkide batek Pepe salatu du Messi zapaltzeagatik

Erredakzioa

91.099. bazkideak Pepe Real Madrileko jokalaria salatu du epaitegietan, Errege Kopako final-laurdenetako joaneko partidan Lionel Messi zapaltzeagatik.

  • Stefan Froreich salatzailea, 91.099. bazkidea. Argazkia: EFE

    Stefan Froreich salatzailea, 91.099. bazkidea. Argazkia: EFE

Bartzelonaren bazkide batek Pepe Real Madrileko jokalaria salatu du epaitegietan, Errege Kopako final-laurdenetako joaneko partidan Lionel Messi zapaltzeagatik.

Salatzailea Stefan Froreich 91.099. bazkidea da. Izatez alemaniarra da, baina Bartzelonan bizi da. Pepek Zigor Kodeko 147. artikulua urratu duela dio bazkideak. Gainera, 10 urteko bere semeari eredu txarra eman diola uste du Froreichek.

Salaketa Bartzelonako epaitegietan aurkeztu zuen bart. Pepek Messi nahita jo zuela dio salaketak, norgehiagoka etenda zegoenean. Salatzailearen eanetan, erasoa ez da jokoaren parte, delitu bat baizik.