Itxi

Futbola

Errege Kopa

Bartzelona lan talde murritzarekin ari da Kopako finalerdia prestatzen

Erredakzioa

Astelehen honetan egindako entrenamenduan lehen taldeko hamalau jokalari eta harrobiko zortzi futbolari egon dira.

  • Lionel Messi. Argazkia: EFE

    Lionel Messi. Argazkia: EFE

Bartzelona asteazkenean (21:00) Valentziaren kontra jokatuko duen Errege Kopako finalerdia prestatzen ari da. Astelehen honetan egindako entrenamenduan, lehen taldeko hamalau jokalari bakarrik egon dira.

Urritasun horren aurrean, Pep Guardiolak harrobiko zortzi jokalari deitu ditu lehen taldearekin batera entrenatzeko. Horrela, Isaac Cuenca, Jonathan dos Santos, Tello, Sergi Roberto, Rosell, Espinosa, Balliu eta Sergi Gómez aritu dira gaur egindako entrenamenduan.

Badirudi Bartzelonak minduta dituen jokalarien zerrenda (Pedro, Iniesta, Afellay, Villa eta Fontás) ez dela inoiz amaituko eta, horregatik, baliteke Pep Guardiolak asteazkeneko partidan harrobiko jokalari bati jokatzeko aukera ematea.