Futbola
Errege Kopa
Athleticen aurkaria erabakiko du Nou Campek
Erredakzioa
Xavi eta Alexis Sanchez berreskura ditzake Bartzelonak. Bestalde, Sofiane Feghouli eta Ricardo Costa hamaikakoan sartzeko aukera izango du Valentziak.
-
Athleticen aurkaria erabakiko du Nou Campek. Artxiboko irudia: EFE
Errege Kopako finalean izateko txartela bilatuko dute Bartzelonak eta Valentziak Nou Campen. Joaneko neurketako banakoak Bartzelonari abantaila txikia eman zion eta lau urtetan hirugarren finala bilatuko dute kataluniarrek.
Bartzelonak Xavi berreskura dezake. Erdilariak ez ditu azken partidak jokatu arazo fisikoak zituelako. Era berean, Alexis Sanchez txiletarra hamaikakoan sartzeko aukera izango du Guadiolak. Busquets, Iniesta eta Pedro lesionaturik daudela kontuan hartuta, bi jokalarien itzulerarekin lasaitu ederra hartuko du Barcako entrenatzaileak.
Bestalde, finalean egoteko ametsa gauzatzeko partida ezin hobea egin beharko duela badaki Valentziak. Gainera, Bartzelonak ohiko maila ematea eragotzi beharko dute Emeryren jokalariek.
Unai Emeryk Sofiane Feghouli aljeriarra eta Ricardo Costa portugaldarra berreskuratuko ditu. Biek zigorturik ez zuten Atleticoren kontrako neurketa jokatu Ligan. Madurok eta Sergio Canalesek lesionaturik jarraitzen dute.
Balizko hamaikakoak:
Bartzelona: Pinto; Alves, Pique, Puyol, Abidal; Xavi, Mascherano edo Thiago, Cesc; Cuenca, Messi eta Tello edo Alexis.
Valentzia: Diego Alves; Miguel, Rami, Victor Ruiz, Mathieu; Albelda, Banega, Piatti edo Feghouli; Jonas, Jordi Alba eta Soldado.
Epailea: David Fernandez Borbalan (Andaluziako Batzordea).
Zelaia: Nou Camp.
Ordua: 21:00.