Futbola
Ekainaren 30era arte
Javier Clemente, Sportingeko entrenatzaile berria
Erredakzioa
Denboraldi bukaerara arte zuzenduko du talde asturiarra. Barakaldokoak Manolo Preciadoren ordez jarri zuten Iñaki Tejada ordezkatuko du karguan.
-
Javier Clementek Sporting zuzenduko du denboraldi amaierara arte. Argazkia: EFE
Sportingek bere webgunean jakinarazi du Javier Clemente izango dela talde asturiarraren entrenatzaile berria denboraldi bukaerara arte, hau da, ekainaren 30era arte.
Barakaldoko entrenatzaileak Iñaki Tejada ordezkatuko du karguan. Tejadak bi jardunaldi eman ditu Sporting zuzentzen. Iñaki Tejada izan zen Manuel Preciado karguan ordezkatu zuena.