Futbola
Ligan
Messik 200 partida beteko ditu igande honetan Valentziaren aurka
Erredakzioa
24 urterekin, Xavi (401), Puyol (359), Valdes (317) eta Iniesta (258) taldekideen marketara hurbilduko da Barçako izar nagusia.
-
Leo Messiren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Leo Messik bere 200. partida jokatuko du igande honetan, Valentziaren aurka 21:30etik aurrera. 24 urterekin, Xavi (401), Puyol (359), Valdes (317) eta Iniesta (258) taldekideen marketara hurbilduko da Barçako izar nagusia.
2004. urteko urriaren 16an debutatu zuen Ligan aurrelari argentinarrak, Espanyolen aurka. Frank Rijkaard zen garai horretako Bartzelonaren teknikaria. Zortzi urte pasa dira egun horretatik eta "arkakusoak" 142 gol egin ditu 199 partidatan.