Itxi

Futbola

SmartBank Liga

Bana, Amorebietaren eta Eibarren arteko Lezamako euskal derbian

EITB MEDIA

Roberto Santamaria Amorebietako atezainak penalti bat gelditu zion Eibarri luzapenean.

0
Amorebieta vs Eibar: SmartBank Ligako laburpena, golak eta jokaldirik onenak

Amorebietak eta Eibarrek SmartBank Ligako zazpigarren jardunaldiko partida jokatu zuten Lezamako futbol-zelaian.

Derbi historikoa izan zen Iñigo Velez de Mendizabalen eta Gaizka Garitanoren taldeen artekoa eta amaitu arte emozio handiko partida.

Etxeko taldea aurretik jarri zen markagailuan 21. minutuan Koldo Obietak egindako golari esker, baina atsedenaldira heldu baino lehen Edu Expositok, penaltiz, berdinketaren gola egin zuen.

Bigarren zatian ez zen gol gehiagorik egon, gainera Iñigo Velezen taldea hamar jokalariekin geratu zen 77. minutuan Luengok bigarren txartel horia ikusi eta gero eta sufritu zuten neurketa amaitu arte. 90. minutuan talde armaginak hiru puntuak eskuratzeko aukera paregabea izan zuen penalti baten bitartez.

Esteban Burgos argentinarrak hartu zuen jaurtitzeko ardura eta erditik botatzea erabaki zuen; Roberto Santamaria atezaina ez mugitzea erabaki eta baloia urruntzea lortu zuen puntu bat etxean geratuz.

FITXA TEKNIKOA

1.- SD Amorebieta: Santamaría; Larrazabal, Markel Lozano, Arregi, Luengo, Seguin (Irazabal, 81'); Alvaro Peña (San Jose, 81'), Larrucea, Iker Bilbao (Etxaburu, 75'); Orozko (Guruzeta, 66') eta Obieta (Irazabal, 81').

1.- SD Eibar: Cantero; Correa, Burgos, Etxeita, Glauder (Sielva, 85'), Toño Garcia; Javi Muñoz, Edu Exposito (Aketxe, 85'); Corpas, Fran Sol (Blanco Leschuk, 62') eta Stoichkov (Franchu, 71').

GOLAK

1-0, Obieta (21')

1-1, Exposito (42' penaltiz)