Itxi

2021/10/08

19:54

Futbola

Biak atzelariak

Irene Paredes eta Azpilicueta, 2021eko Urrezko Baloia irabazteko hautagaien artean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bartzelonako eta Chelseako defentsak France Football aldizkariak aitortzen duen saria irabazteko izendatuen artean daude.

  • Irene Paredes, Urrezko baloia irabazteko hautagaien artean

    Irene Paredes, Urrezko baloia irabazteko hautagaien artean. Argazkia: France Football

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Irene Paredes gipuzkoarra (FC Bartzelona) eta Cesar Azpilicueta 2021eko Urrezko Baloia irabazteko hautagaien artean izango dira, France Football aldizkariak ostiral honetan jakitera eman duenez.

Bartzelonako atzelari legazpiarrak, Reala, Athletic eta Paris Saint-Germain taldeetako jokalari ohiak, emakumezkoen kategorian parte hartuko du (guztira 20 dira aukeratutakoak kategoria horretan). Bestalde, Chelseako hegalekoa gizonezkoen kategorian hautatu dute, beste 29 izendaturekin batera.

Bi kategorietako azken irabazleak azaroaren 29an jakinaraziko dituzte Parisen egingo den sari-banaketan. Bertan, Megan Rapinoe estatubatuarraren eta Leo Messi argentinarraren (garaikurraren azken irabazleak) lekukoa nortzuk hartuko duten argituko da. Rapinoeren kasuan, saria irabazi duen emakume bakarra da; izan ere, sari hori 2019an hasi zen banatzen, eta 2020an ez zen eman koronabirusaren pandemiaren eraginez.

Urrezko Baloiaren hautagaitzak argitara emateaz gain, France Footballek Kopa saria (21 urtez azpiko jokalari onena) eta Yashin saria (atezainik onena) irabazteko aukera dutenak zein diren ere plazaratu du.

Azaroaren 29an jakinaraziko dute nor den kategoria bakoitzeko irabazlea.

Emakumezkoen kategoriako 20 hautagaiak:

Irene Paredes (Bartzelona)

Alexia Putellas (Bartzelona)

Sandra Paños (Bartzelona)

Jennifer Hermoso (Bartzelona)

Christiane Endler (Olympique Lyon)

Jessie Fleming (Chelsea)

Ashley Lawrence (PSG)

Christine Sinclair (Thorns FC)

Kadidiatou Diani (PSG)

Wendie Renard (Olympique Lyon)

Marie-Antoinette Katoto (PSG)

Magdalena Eriksson (Chelsea)

Stina Blackstenius (BK Haken)

Ellen White (Manchester City)

Fran Kirby (Chelsea)

Vivianne Miedema (Arsenal)

Lieke Martens (Barcelona)

Samantha Mewis (North Carolina Courage)

Pernille Harder (Chelsea)

Sam Kerrv (Chelsea)

-------------------------------------------

Gizonezkoen kategoriako 30 hautagaiak:

Cesar Azpilicueta (Chelsea)

Cristiano Ronaldo (Manchester United)

Gerard Moreno (Vila-real)

Phil Foden (Manchester City)

Kylian Mbappé (PSG)

Luis Suarez (Atletico Madril)

Robert Lewandowski (Bayern Munich)

Jorginho (Chelsea)

Mohamed Salah (Liverpool)

Romelu Lukaku (Chelsea)

Kevin De Bruyne (Manchester City)

Neymar (PSG)

Ruben Dias (Manchester City)

Lautaro Martínez (Inter Milan)

Simon Kjaer (AC Milan)

Leo Messi (PSG)

Bruno Fernandes (Manchester United)

Pedri (Bartzelona)

Luka Modric (Real Madril)

Giorgio Chiellini (Juventus)

Harry Kane (Tottenham)

Gianluigi Donnarumma (PSG)

Karim Benzema (Real Madril)

Raheem Sterling (Manchester City)

Nicolò Barella (Inter Milan)

Riyad Mahrez (Manchester City)

N'Golo Kanté (Chelsea)

Erling Haaland (Borussia Dortmund)

Leonardo Bonucci (Juventus)

Mason Mount (Chelsea)

Cesar Azpilicueta. Argazkia: France Football

Cesar Azpilicueta. Argazkia: France Football

-------------------------------------------

Kopa saria irabazteko 10 hautagaiak

Pedri (Bartzelona)

Mason Greenwood (Manchester United)

Jude Bellingham (Borussia Dortmund)

Bukayo Saka (Arsenal)

Jamal Musiala (Bayern Munich)

Florian Wirtz (Bayer Leverkusen)

-------------------------------------------

Yashin saria irabazteko 10 hautagaiak

Gianluigi Donnarumma (PSG)

Ederson (Liverpool)

Kasper Schmeichel (Leicester)

Edouard Mendy (Chelsea)

Thibaut Courtois (Real Madril)

Keylor Navas (PSG)

Emiliano Martinez (Aston Villa)

Manuel Neuer (Bayern Munich)

Jan Oblak (Atletico Madril)

Samir Handanovic (Inter Milan)

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;