Futbola
SmartBank Liga
Amorebietak ezin izan du jokalari bat gehiagorekin Tenerife gainditu (2-1)
EITB MEDIA
Bigarren zati osoan hamarrekin jokatu du etxeko taldeak. Amorebietak aukera ona galdu du punturen bat lortzeko
Tenerifek eta Amorebietak SmartBank Ligako 9. jardunaldiko partida jokatu dute Heliodoro Rodriguez futbol-zelaian.
Epaileak 11. minutuan baliorik gabe utzi du Amorebietako Koldo Obietaren gol bat jokoz kanpo egoteagatik eta 28.ean heldu da etxekoen gola. Elady Zorrilla izan da golegilea eta jokaldi horretan Roberto Santamaria atezainak, minduta, berdegunea utzi behar izan du.
39. minutuan Mellotek bigarren txartel horia ikusi eta Tenerife hamar jokalariekin geratu egin da lehen zatia amaitu baino lehen. Halere bat gutxiagorekin Tenerifek bigarrena egin du ere, penaltiz izan da 63. minutuan eta Shashoua golegilea.
Amorebietaren gola 69. minutuan egin du Etxaburuk buruz, baina markagailua ez da berriro mugitu.
Fitxa teknikoa
2 - CD Tenerife: Soriano; Mellot, José León, Sipcic, Pomares; Rubén Díaz (Michel Herrero, m.58), Aitor Sanz (Alex Muñoz, m.85), Alexandre, Bermejo (David, m.41); Shashoua (Sergio González, m.85) eta Elady (Mollejo, m.58).
1 - SD Amorebieta: Santamaría (Saizar, m.34); Markel Lozano, Arregi (Etxaburu, m.68), Irazabal; Larra, Olaetxea (Iker Bilbao, m.57), Larru, Álvaro Peña, Ozkoidi; Obi (Orozco, m.68) eta Guruzeta (Iker Amorrortu, m.57).
GOLAK
1-0, Elady Zorrilla (29')
2-0, Shashoua, penaltiz (64')
2-1, Etxaburu (70')