Itxi

Futbola

Lagunartekoa

Amorebietaren Venezuelaren aurka jokatuko du Espainiako selekzioak

Erredakzioa

Vicente Del Bosque teknikariak Fernando Llorente hasierako hamaikakoan jarriko du. Amorebietak oinbularreko lesioa gainditu egin du eta titular izango da.

  • Argazkia: EFE

Espainiako selekzioak Venezuelaren aurka lagunartekoa jokatuko du Malagako Rosaleda estadioan. Vicente Del Bosqueren taldeak 2012ko Poloniako eta Ukrainiako Eurokoparako kontzentrazio aurretiko azken neurketa jokatuko du. Athleticeko lau jokalari, Llorente, Iraola, Javi Martinez eta Muniain eta Real Madrileko Xabi Alonso izango dira selekzio gorriarekin arituko diren bost jokalari euskaldunak.

Badirudi Salamancako teknikariak Fernando Llorente hasierako hamaikakoan jarriko duela. Gainera, Iker Muniainek nagusiekin debuta egiteko aukera izango du Venezuelaren aurka.

Fernando Amorebietak ezker oinbularreko lesioa gainditu egin du eta Venezuelako hasierako hamaikakoan izango da.

Ustezko hamaikakoak:

Espainia: Casillas; Arbeloa, Sergio Ramos, Puyol edo Pique, Jordi Alba; Busquets, Xabi Alonso; Cesc, Iniesta, Silva; eta Fernando Llorente.

Venezuela: Dani Hernandez; Roberto Rosales, Amorebieta, Vizcarrondo, Quijada; Julio Alvarez, Tomas Rincon, Mea Vitali, Arango; Miku eta Salomon Rondon.