Itxi

Futbola

Ondorio larririk ez

Mikel Artetak egundoko sustoa eman du Anfielden

Erredakzioa

Henderson jokalariarekin tupust egin du eta konorterik gabe geratu da. Oxigenoa behar izan du eta intubatu dute.

  • Mikel Artetak egundoko sustoa eman du Anfielden. Argazkia: EFE

    Mikel Artetak egundoko sustoa eman du Anfielden. Argazkia: EFE

Mikel Artetak kolpe gogorra jaso du Liverpool-Arsenal partidan Henderson jokalariarekin tupust eginda. Gipuzkoarra konorterik gabe geratu da berdegunean.

Jokalariak oxigenoa behar izan du eta intubatu dute. Baina sustoa baino ez da izan eta etxerako bidean da jokalari gipuzkoarra. Van Persieren golekin, Arsenal nagusitu da Liverpoolen (2-1).