Itxi

Futbola

Xavi ordezkatuko du

Al Saddek ofizial egin du Javi Gracia entrenatzailearen fitxaketa

EITB Media

Euskal teknikariak Qatarreko taldea zuzenduko du, gaur egun Bartzelona zuzentzen duen Xavi Hernandez ordezkatuta.

  • Javi Gracia

    Javi Gracia, Valentziako jokalariei aginduak ematen. Argazkia: EFE

Javi Graciak Al Sadd Qatarreko taldea zuzenduko du. Klubak astearte honetan egin du ofizial euskal entrenatzailearen fitxaketa. Gaur egun Bartzelonako entrenatzailea den Xavi Hernandez ordezkatuko du karguan.

Graciak, Vila-realen harrobiko taldeetan ekin zion entrenatzaile ibilbideari; ondoren, Pontevedra, Cadiz, Olympiakos Volos, Kerkyra, Almeria, Osasuna, Malaga, Rubin Kazan, Watford eta Valentzia taldeak zuzendu ditu.

Jokalari izan zenean, Bilbao Athletic, Lleida, Valladolid, Reala, Vila-real eta Kordoba taldeetan aritu zen.