Itxi

2021/12/17

17:31

Futbola

ORDUTEGIAK

Alaves – Athletic derbia urtarrilaren 9an jokatuko da

A. A. | EITB MEDIA

Mendizorrotzak hartuko du 20. Jardunaldiari dagokion euskal derbia, arratsaldeko 18: 30tik aurrera.

  • Raul Garcia eta Laguardia joan zen denboraldiko Alaves-Athletic derbian

    Raul Garcia eta Laguardia joan zen denboraldiko Alaves-Athletic derbian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Alavesen eta Athleticen arteko euskal derbia, Santander Ligako 20. jardunaldiari dagokiona, urtarrilaren 9an, igandean, jokatuko da, arratsaldeko 18:30etatik aurrera, Mendizorrotzan. Hala eman du jakitera ostiral honetan LaLigak.

Ordu berean, baina Sadarren, Osasunak Cadizen bisita jasoko du. Egun bat lehenago, larunbatean, Realak Celtaren aurka jokatuko du Reale-Arenan (16:45).

Honako hauek dira 20. jardunaldiko partida guztien ordutegiak:

 

Urtarrilak 8, larunbata

(14:00) Levante – Mallorca

(16:15) Real Sociedad – Celta

(18:30) Granada – Bartzelona

(21:00) Real Madril – Valentzia

 

Urtarrilak 9, igandea

(14:00) Rayo Vallecano – Betis

(16:15) Sevilla – Getafe

(18:30) Alaves – Athletic

(18:30) Osasuna – Cadiz

(21:00) Vila-real – Atletico Madril

 

Urtarrilak 10, astelehena

(21:00) Espanyol – Elx

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;