Itxi

Futbola

16 urte lehen mailan

Iturralde Gonzalezek epaile izateari utzi dio

Erredakzioa

Betis-Real Madril partidan lesionatu eta gero Epaileen Batzorde Teknikoarekin desadostasunak izan ditu euskal epaileak eta norgehiagoka gehiago ez zuzentzea erabaki du.

  • Eduardo Iturralde Gonzalez euskal epailea. Argazkia: EITB

    Eduardo Iturralde Gonzalez euskal epailea. Argazkia: EITB

Denboraldi hau azkena izan behar zuela erabakita zuen Eduardo Iturralde Gonzalez euskal epaileak, baina Betis-Real Madril partidan lesionatu eta gero Epaileen Batzorde Teknikoarekin (CTA) desadostasunak izan ditu eta norgehiagoka gehiago ez zuzentzea erabaki du.

1995-96 denboraldian debuta egin zuen lehenengo mailan eta 1998ko urtarrilaz geroztik nazioarteko neurketak zuzendu ditu Iturraldek. Betis-Real Madril norgehiagokan, martxoaren 10ean (2-3), sastada izan zuen euskal epaileak, eta bigarren zatian laugarren epaileak ordezkatu behar izan zuen.

Radio Nacional de España irratiak (RNE) eta Marca.com atariak aurreratu dutenez, erretiroa aurreratzeko erabakia hartu du Iturraldek, izan ere, Epaileen Batzordeak alta medikoa eskatzen zion, baina epaileak ez zuen inolako bajarik hartu lesioaren ostean.